Dagoeneko irekita dago matrikulazio epea, eta interesatuek UEUren www.ueu.eus atarian edo UEUren bulegoetan (Bilbo, Eibar, Iruñea) eman dezake izena. Eibarren programatutako ikastaroak, bestalde, Isasi-Markeskoa jauregian emango dituzte (telefonoa: 943821426, markeskoa@ueu.eus).
Udalak UEUk antolaturiko ikastaroen matrikula osoa ordaintzeko dirulaguntzak emango dizkie Elgoibarren erroldatuta dauden herritarrei, langabetu, ikasle, pentsiodun eta erretiratuei. Lanean dihardutenei, berriz, matrikularen erdia ordainduko die. Kasu guztietan, ikastaro bakoitzeko, gehienez ere, 150 euroko dirulaguntza emango da. Dirulaguntzari buruzko informazio gehiago Euskara sailean. (943 744 366 / euskara@elgoibar.eus).
Hona hemen UEUk 2023ko udarako (ekaina-uztaila) prestatutako eskaintza:
JARDUNALDIAK ETA TOPAKETAK
- Udako Ikastaroen Hasiera Ekitaldia: "Herritarrak ikerketan inplikatzen". Bilbo, ekainak 14
- Osasunaldia: osasun-zientzietako gradu amaierako lanen 3. jardunaldia. Eibar, ekainak 12
- Hizkuntza hautuen eta generoaren arteko gurutzaketa arnasguneetan. Tolosa, ekainak 15
- HDEH2023: Adimen Artifiziala Auzitan. Errenteria, ekainak 20
- Gizarte mugimenduak: erronka berriei elkargune berriak. (Jakin jardunaldia). Usurbil, ekainak 22-23
- Unibertsitatearen barruak eta prekaritatea. Doktoregaion begirada akademiari. Eibar, ekainak 26
- Euskal Herri maitea, afektuak eta euskal askapen desira gaur egun. Iruñea, ekainak 27-28
- Loditasuna ikuskera neomaterialistatik. Teoria eta esperientziak. Iruñea, ekainak 28
- Ekofeminismoak konpos(t)atzen Euskal Herrian. Gasteiz, ekainak 29
- Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen IX. Bilkura. Liburutegi espezializatuak: Espezializazioaren bideak, aniztasunaren isla: dokumentazio-zentroak eta liburutegi espezializatuak. Eibar, ekainak 30
- Trantsizio ekosoziala ekonomia sozialaren bidetik: zer egin hezkuntzaren esparruan? Eibar, ekainak 30
- BideGurutzean. Partaidetza komunitariotik elkarbizitza sustatzen. Eibar, uztailak 3
- Filosofo Euskaldunen I. Bilkura: pentsamendua eta irakaskuntzaren erronkak. Eibar, uztailak 3
- Berrikuntza hezkuntza-marko berrian: ikasteko egoerak gorpuzten, Euskal Curriculuma ardatz.. Eibar, uztailak 6
- Euskal artearen historiaren bide berriak. Eibar, uztailak 7
- Emakumeak euskal kooperatibismoan. Eibar, uztailak 7
- Euskararen Normalizazioa Hezkuntzan: 25 urteko ibilbidea. Eibar, uztailak 10
- Euskal literaturaren irakaskuntza gogoetagai: tokikotasuna, lurraldetasuna eta kolektibo azpiratuak. Baiona, uztailak 12.
TAILERRAK ETA SAIO OSAGARRIAK
- Datu Lotuak, Ezagutza-grafoak, Wikidata/Wikibase. (tailerra). Eibar, uztailak 7
- Orri bustiak: Euskarazko literatura erotikoa (mahai ingurua). Eibar, uztailak 6