Lan-praktikak euskaraz egitearen garrantziaz mintzatu dira IMHn

Barren.eus 2023ko api. 28a, 11:47

IMH-ko areto nagusia gainezka zegoela egin zen eguaztenean lan-praktikak euskaraz egiteak duen garrantziaren gaineko mahai-ingurua. IMH Campusek antolatu zuen, Elgoibarko Izarraren lankidetzarekin, eta Kike Amonarriz izan zen moderatzailea.

Mahaian, berriz, bost lagun: Danobateko Jon Burgoa eta Aritz Artetxe, Gainduko Ane Garmendia, eta Etxepe eta Bronymec enpresetan praktikak euskaraz egiten diharduten Aitor Duo eta Kimetz OƱederra. Lan eta enpresa mundua euskalduntzeak duen garrantzia azpimarratu zen, eta mahaikideek lana eta hizkuntzaren kudeaketa zelan bizi dituen kontatu zuten.

2023 04 27 IMH mahaiangurua lan praktikak euskaraz