Moru mendian bertako 125 zuhaitz landatu dituzte herriko eskola-umeek

Barren.eus 2023ko mar. 27a, 13:52

Zuhaitzaren Eguna izan zen martxoaren 21a, eta horren harira, Zuhaitzaren Astea antolatu zuen Elgoibarko Udalak, herriko ikastetxeekin elkarlanean.

Elgoibarko Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako 130 ikasle aritu ziren, joan den astean, zuhaitzak landatzen Moru mendian. Martitzenean igo ziren Morura Herri Eskolakoak eta barikuan ikastolakoak. Udal brigadako beharginen gidaritzapean, bertako 125 zuhaitz-landare landatu zituzten guztira: pagoak, haritzak, urkiak eta zumarrrak.

Udaletik jakitera eman dutenez, landa-ingurunea bizirik mantentzea eta indartzea da landaketok egitearen helburu nagusia, eta, bereziki, haurrengan haurtzarotik ingurumenarekiko errespetu- eta zaintza-balioak sustatzea, "beren kontzientzia, sentsibilitatea eta balioak" gara ditzaten eta etorkizunean Elgoibarko natura eta ingurune naturala zaindu eta maita ditzaten.

 

2023 03 24 zuhaitzaren astea elgoibar ikastola 3

2023 03 24 zuhaitzaren astea elgoibar ikastola 2

2023 03 24 zuhaitzaren astea elgoibar ikastola 1

2023 03 24 zuhaitzaren astea elgoibar ikastola