Moru mendian bertako zuhaitzak landatu dituzte eskola umeek

Barren.eus 2023ko mar. 21a, 15:24

Zuhaitzaren astea izango da hau Elgoibarren. Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek hainbat zuhaitz landatuko dituzte Moru mendian. Herri Eskolako ikasleak aritu dira lanean gaur eta ikastolakoak barikuan joango dira zuhaitzak landatzera (bideoan).

Ekimen honen helburua landa ingurunea bizirik mantendu eta indartzea eta herriko haurrei ingurumenarekiko "kontzientzia eta sentsibilitatea" txikitatik piztu eta irakastea dela jakitera eman dute antolatzaileek, Elgoibarko Udalak eta parte hartuko duten bi ikastetxeek.

Egun bakarrean eta elkarrekin egiten zuten lehen Elgoibarko Zuhaitz Eguna, baina pandemiaz geroztik Zuhaitzaren Astea egiten dute eta egun banatan joaten dira Herri Eskolakoak eta Elgoibar Ikastolakoak. Herri Eskolako 60 bat ikasle eta euren irakasleak igo dira gaur Moru gainera. Idotorberaino autobusean igo dira eta oinez egin dute Morura arteko bidea eta baita itzulera ere.
Moruko gailurretik metro gutxitara landatu dituzte zuhaitzak, udal brigadako beharginen laguntzarekin. Elgoibarko ikuspegi ederra eta Karakate parez pare zutela aritu dira lanean, baina ingurune malkartsuan landatu behar izan dituzte zuhaitz-landareak. Hori dela-eta talde txikitan antolatu dira eta txandan txandan jaitsi dira Moru gainetik zuhaitzak landatzeko brigadakoek eginak zituzten zuloetaraino.
Azken bi urteetan Kalamua mendian egin dituzte landaketak eskola-umeek, eta 2019koa moduan, Moru mendiaren magalean egingo dute aurtengoa. 

 

2023 03 21 zuhaitz eguna moru elgoibar herriesk 11 BARREN

2023 03 21 zuhaitz eguna moru elgoibar herriesk 1 BARREN

2023 03 21 zuhaitz eguna moru elgoibar herriesk eskuetan2 BARREN

2023 03 21 zuhaitz eguna moru elgoibar herriesk b1 BARREN

2023 03 21 zuhaitz eguna moru elgoibar landareegaz BARREN

2023 03 21 zuhaitz eguna moru elgoibar herriesk 3 BARREN

2023 03 21 zuhaitz eguna moru elgoibar herriesk eskuan BARREN

2023 03 21 zuhaitz eguna moru elgoibar herrieskola danak BARREN

∞Lotura duten albisteak: