Komunitate horretan parte hartu duten eskolako sortzaile, ikasle ohi eta egungo ikasleek esperientziak trukatzeko foro bat izatea du helburu, belaunaldi batek besteari ekarpenak egiteko.
Hiru saio egingo dituzte datorren astean: martxoaren 6an Meka Albitzurin egingo dute lehen saioa, automozio eta galdaragintzakoentzat; martxoaren 7an eta 8an, berriz, Arregitorreko Meka Lanbide eskolan izango dira saioak. Lehenengoa LPO eta administraritzakoentzat eta bigarrena erizaintza eta gizarteratzekoentzat. Saio guztiak bi ordukoak izango dira, 10:30etik 12:30era.