UEUk antolatutako ikastaroetarako dirulaguntzak banatuko ditu Elgoibarko Udalak

Barren.eus 2023ko urt. 30a, 11:39
 
UEUk prestatu du udaberriko ikastaroen eskaintza, eta urtero bezala, askotariko jakintza arloak landuko dituzte. Ikastaro guztiak irakasleentzat homologatutakoak izango dira.
 
Elgoibarko Udalaren Euskara Sailak banatuko dituen dirulaguntzak Elgoibarren erroldatuta daudenentzat izango dira. Matrikula osoa ordainduko die Udalak langabetuei, ikasleei, pentsiodunei eta jubilatuei, eta matrikularen erdia lanean dihardutenei. Kasu guztietan, ikastaro bakoitzeko, gehienez ere, 150 euroko dirulaguntzak izango dira. Dirulaguntza hori eskuratu nahi dutenek Euskara Sailera jo behar dute: 943 744 366 / euskara@elgoibar.eus. ;
 
UEUren eskaintza osoa eta bestelako jakingarri batzuk www.ueu.eus helbidean kontsulta ditzakezue, baina hona hemen aurrez aurre eskainiko dituzten ikastaroak. Horiez gain, hala ere, Moodle-en diseinatzeko moduluak ere emango dituzte, otsailean. 
 
 
  • Ahots-teknika ikastaroa: kantua sentitu, jolastu, gozatu (Eibar. Urtarrilak 28)
  • Euskal literaturaren irakurketa era kontzientean gozatzeko ikuspegi teknikoaren azterketa (Online. Otsailak 6)
  • Emozioak eta norberaren gaitasunak lantzen (Eibar. Otsailak 11)
  • Gatazkak ulertu eta eraldatzeko gakoak (Iruñea. Otsailak 18) 
  • Haur eta gazteen kontrako sexu erasoen kasuen aurreko jarduketa (Online. Otsailak 21)
  • Hizkuntza nahasmendua (TDL) Haur eta Lehen Hezkuntzan (Online. Otsailak 27)
  • Programazioa denontzat: Python ikasi praktikaren bidez (Online. Martxoak 2)
  • Komunikazioa, ongizatearen oinarri (Iruñea. Martxoak 4)
  • Zirkua heziketa-tresna gisa (Eibar. Martxoak 11)
  • Euskararen erabilera indartzea Lehen Hezkuntzan: ikasleen euskararen erabilera eta hizkuntza-ohiturak lantzeko tresnak ikasgelarako eta ikasgelaz kanporako
  • (Eibar. Martxoak 11)
  • Pornografiaren aurrean nola esku-hartu. IKT-n erabilera nerabeen eta gazteen sexualitateen arretan: errealitateak eta aukerak. (Iruñea. Martxoak 18)
  • Eskola arreta adimen gaitasun handiko ikasleei. (Eibar. Apirilak)
  • IkastarONline: 4.modulua. (4M-02) (Online. Apirilak 27)
  • Osatze feminista. Gorputzak badaki. (Iruñea. Maiatzak 5)