Mekako 25 ikaslek enpresa praktikak egingo dituzte Europako hainbat herrialdetan

Barren.eus 2016ko ots. 22a, 14:58

Enpresa praktikak atzerrian egingo dituzte Elgoibarko Meka Lanbide Eskolako hainbat ikaslek, datozen hiru hilabeteetan. 

Meka Lanbide Eskolako 25 ikaslek aste honetan hasiko dute enpresa praktikak egiteko bidaia. Italiara joango dira dozena bat ikasle, Irlandaraino joango dira bost eta Poloniaraino lau. Frantzian egingo dituzte praktikak beste bik eta Europako iparralderaino, Finlandia puntaraino, joango dira azken biak. 

Mekak urtero eskaintzen ditu ikasketak osatu ahal izateko enpresa praktikak atzerrian, Europako Ikasketa Programetarako Erakunde Autonomoak (OAPEE) emandako diru laguntzei esker.