Adinekoek gustuko izan ditzaketen bidaien inguruan ikertu dute Herri Eskolako LH4ko ikasleek. Egitasmo honekin komunitatearekin elkarlana, alderdi emozionala eta Hezkuntza curriculumeko ikaskuntzak garatzea zuten helburu. Gero, abenduaren 22an, Elgoibarko Jubilatuen Biltokian izan ziren gaztetxoak emaitzak aurkezten. Horretarako, Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleek 'Bidaia feria' antolatu zuten Biltokiko Erabilera Anitzetako Gelan, eta landu dituzten proiektuak aurkeztu zizkieten adinekoei. Ikasleek, taldeka banatuta, Bidai agentziak sortu dituzte, eta bakoitzak bere eskaintzaren berri eman zuen antolatu zuten ferian. Hala, belaunaldien arteko elkartrukea eman zen eta elkarrengandik ikasteko aukera eduki zuten amestutako bidaiaren bila ari zirela. (Ikus ARGAZKI-BILDUMA)
Proiektu honetarako Elgoibarko Udaleko Gizarte Ongizate Sailaren babesa jaso zuen Herri Eskolak.