Ikasleek mapa eta pista orria izango dituzte eskuartean, Elgoibarren izkutatuta dauden QR kodeetara iritsi ahal izateko, eta ondoren, Agenda2030eko garapen iraunkorreko helburuekin (GIH) zerikusia duten galderak erantzun beharko dituzte. Merkatu plaza, Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ), Lanbideren zentroa, EPA (Helduen hezkuntza) zentrua, Lila emakumeen etxea, Makina Erremintaren Museoa, auto elektrikoak kargatzeko puntua, Mintxeta kirol gunea, Giza Eskubideen parkea, San Frantzisko iturria, Caritas elkartea eta beste hainbat leku bisitatuko dituzte txapelketaren barruan, hamazazpi orotara, eta era honetan herria hobeto ezagutzeko aukera ere izango dute ikasleek.
Sariak, Txankakua merkatari elkartearen eskutik, herriko komertzioetan erosketak egiteko bonoak izango dira.