Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 02 10 lanbide heziketa jardunaldiak2015Lanbide Heziketa eta industriagintzaren mundua ezagutzeko jardunaldiak antolatu ditu Elgoibarko Udalak. Jardunaldiak otsailaren 15etik 19ra eta martxoaren 1ean egingo dira. Goratu, Manahmana, IMH eta Meka Lanbide Eskolak lankidetzarekin antolatuko dute zazpigarren edizioa.

Otsailaren 15etik 19ra bitartean, tailer dinamikoak egingo dituzte, Lanbide Heziketa eta Industria mundua ezagutzeko. Elgoibar Ikastolako eta Arreiturre Institutuko DBH 4ko ikasleek parte hartuko dute saio horietan.

Horrekin batera, datorren astean Goratu enpresa ikustera joango dira Ikastolako eta Arreiturre Institutuko DBH 4ko ikasleak, benetako enpresa baten funtzionamendua ezagutzeko. Lantegian, gaur egungo gizartearen estereotipoei buruzko hausnarketa ere egingo dute.

Martxoaren 1ean berriz, IMHren eta Meka Lanbide Eskolaren prestakuntza eskaintzari buruzko informazio saioa antolatu dute Arreiturre Institutuko Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleentzako eta gurasoentzako. Saioa 19:00etan hasiko da, Arreiturre Institutuko eta Meka Lanbide Eskolako bilera-gelan (Arregitorre kalea, 2 eraikina).

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza