Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 10 22 herri eskola elgoibar paella janaJoan zen zapatuan Herri Eskolako atea ireki zuten, eta herritarrek ikastetxea bisitatzeko aukera izan zuten Elgoibarko Herri Eskolako Jaian. Goizean goizetik lanean jardun ziren ikastetxeko irakasle eta gurasoak, eta giro onean joan zen eguna.

Herri Eskolako geletan tailerrak egin zituzten: maskarak eta biserak egiteko aukera izan zen, ilea edota aurpegia margotu eta henna tatuajeak egiteko aukera ere izan zuten. Patioan, bestalde, herri kirol saioa egin zuten: sokatira, txingak, lokotx bilketa eta zaku lasterketa, besteak beste. Paella janarekin amaitu zuten goiz parterako prestatu zituzten ekitaldiak. Eskolako patioan egin zuten bazkaria. Arratsaldean Fan & GO erromeria taldeak girotu zuen Herri Eskolakoen jaia, eta txokolate jana ere egin zuten.

2022 10 22 herri eskola elgoibar paella jana 2

2022 10 22 herri eskola elgoibar ateirekiak henak

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza