Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 10 21 jolasaren astea san lazaron elgoibarJolasaren Astea antolatu dute aurten jostailu erakusketaren ordez, eta jolasak kalera atera dituzte. Lekueder, Kalegoen plaza edota Urazandiko parkeak ezohiko jolasgune bilakatuta ikusi ditugu, eta umeak, pozik, kalean jolasean.

Eragile desberdinek hartu dute parte, urriaren 17tik 22ra egin zuten Jolasaren Astearen antolakuntzan: Atxutxiamaika, Udal Ludoteka eta Gaztelekua, Biraka, Egur, Zubi Ondo Xake taldea eta Musika Eskola aritu dira besteak beste ekintzak gidatzen, eta emaitza "positiboa" izan dela adierazi dute. "Oso pozik" agertu dira antolatzaileak, eta eskerrak eman dizkiete jolasetan parte hartu duten herritarrei. Eguraldia lagun izan dute, eta guraso eta umeak ere gustura ibili dira.

 

2022 10 21 jolasaren astea elgoibar plazan

2022 10 21 jolasaren astea elgoibar xakean

2022 10 21 jolasaren astea elgoibar urarekin

2022 10 21 jolasaren astea elgoibar plazatxikia

2022 10 21 jolasaren astea san lazaron elgoibar b1

2022 10 21 jolasaren astea san lazaron bingoan elgoibar

2022 10 21 jolasaren astea elgoibar ludotekan

∞Lotura dutenalbisteak:

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza