Jolasekin esperimentatzeko eta praktikan jartzeko aukera izango dute familiek Jolasaren Astean

Barren.eus 2022ko urr. 17a, 12:53

Sototik kanpora aterako dute aurten jostailu erakusketa, lekukoa hartu baitio ekimen horri Jolasaren Asteak. Gaurtik zapatura bitartean egingo dute.

Eguberrietako kanpainari begira sortu zuten bere garaian jostailu erakusketa, baina arduradunak konturatu dira jostailuak bisualki erakustera eta informazioa ematera soilik mugatzen zela ekimena. Horregatik aurten pauso bat gehiago eman nahi izan dute, eta jolasekin esperimentatzeko eta praktikan jartzeko aukera eskainiko diete familiei: "Jolasa ez da mahai jokoetara mugatzen. Jolasa gure bizitzan presente dago uneoro, edozein lekutan", esan dute arduradunek. Hori dela-eta, kalera eramango dute aurten jolasa, familiei jolasaren garrantziaz ohartarazteko eta jolasa euren bizitzetan non txertatu daitekeen azaltzeko. Beraz, jolasa bera erakusteaz gain, jolasak behar dituen espazio eta momentuak azalduko dituzte. Herriko txoko desberdinak erabiliko dituzte euren helburuetarako, eta orain arte gutxi erabili diren hainbat espazio bistaratuko dituzte, jolasaren mugak gaindituz eta erakutsiz edozein espaziotan jolastu daitekeela. Material didaktikoa jarriko dute gune horietan, baina saiatuko dira erakusten materialik gabe jolastea ere posible dela.

17 ASTELEHENA

  • 17:00 Jolas eta kanten ikastaro praktikoa, euskaraz. Gurasoentzat. Udal Gaztelekuan. Izena eman behar da ((943 743 228 / 628 170 330 edota gaztelekua@elgoibar.org).

18 MARTITZENA

  • 16:30 Bingo jokoa, San Lazaro egoitzan. HH5-LH6 bitarteko umeentzat. Udal Ludotekatik abiatuta. Izena eman behar da. ((943 748 883 / 656 740 793 edota elgoibarkoludoteka@gmail.com))

19 EGUAZTENA

  • 16:30 Mahai-jokoak familian. HH5-LH6 bitarteko umeak dituzten familientzat. Udal Ludotekan.
  • 17:00 Mahai-jokoen saioa. 2005-2010 urteen artean jaiotako nerabeentzat. Udal Gaztelekuan.

20 EGUENA

  • 10:30 Jolas saioa, ZIG gelakoentzat. Udal Gaztelekuan.
  • 17:00 Kanpo jokoak. HH5-LH6 bitarteko haurrentzat. Urazandiko parkean.
  • 17:30 Jolas txokoak familian, 0-5 urte arteko umeak dituzten familientzat. Kalegoen plazan.
  • 18:00 Bideo-jokoen gaineko solasaldia. Aita Agirre kulturguneko areto nagusian. Euskaraz. Izena eman behar da.

21 BARIKUA

  • 17:30 Jolas txokoak familian, 0-5 urte arteko umeak dituzten familientzat. Lekuederren.
  • 17:30 Jolasa plazara! HH5-LH6 urte bitarteko umeentzat. Kalegoen plazan eta Bolatokian. Egur arte tailerra, Zubi Ondo xake taldea, Biraka eta Inazio Bereziartua musika eskolarekin elkarlanean.
  • 20:00 Jolas gaubela. 2005-2010 urte artean jaiotako nerabeentzat. Udal Gaztelekuan.

22 ZAPATUA

  • 18:00 Mariokart 8 Deluxe Nintendo Switch txapelketa. 2005-2010 urteen artean jaiotako nerabeentzat. Gaztelekuan. Izena eman behar.

2022 10 17 JolasarenasteaEUSKARAZ kartela