Sakonetako mareartekora irteera egin dute Mendaroko eskola-umeek Arnorekin

Barren.eus 2022ko urr. 10a, 16:38

Sakonetara, milioika urtetan higadura-agenteek zizelkatutako ingurura egin zuten mendi-irteera domekan Arno Guraso Elkartearen deialdira batu ziren 60 bat lagunek.

Propio aukeratu zuten eguna, itsasbehera goizetik izan zelako domekan, eta marea biziak ere bazirenez, ikusgarriago topatuko zutelako ingurua. Gidari berezi bat ere izan dute azkeneko irteera honetan: Nahiara Mugertza biologoa. Haren laguntzaz behatu zituzten Sakonetan, metro gutxitako tartean, topa ditzakegun bi ekosistemak: mareartekoa eta itsaslabarretakoa, eta ekosistema horietako baldintza gogorretan biziraun duten animaliak eta landareak ikusteko aukera ere izan zuten. Errotaberritik oinez egin zuten Sakonetara arteko bidea eta handik Urberuraino igo ziren, eguraldi ederra lagun zutela.

2022 10 09 sakoneta flysh arno mendaro uretan

2022 10 09 sakoneta flysh arno mendaro 2

2022 10 09 sakoneta flysh arno mendaro 3

2022 10 09 sakoneta flysh arno mendaro 12

2022 10 09 sakoneta flysh arno mendaro olagarroa

2022 10 09 sakoneta flysh arno mendaro umeak

2022 10 09 sakoneta flysh arno mendaro aurkituak

2022 10 09 sakoneta flysh arno mendaro taldea