Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 09 21 dorleta kortazar ipuin kontalariaIpuinen munduan aditua den Dorleta Kortazarrek 'Nola aukeratu ipuinak' izeneko tailer praktikoa emango du Gotzon Garate Udal Liburutegian.

Bi egunetan egingo dute tailerra, urriaren 3an ea 13an, 18:00etatik 20:00etara egun bakoitzean.

Haur eta gazte literaturara gerturatze bat egiteaz gainera, hainbat gai landuko dituzte, besteak beste, liburuak aukeratzeko irizpideak, adituak, argitaletxeak, idazleak, ipuin tradizionalen boterea, irakurzaletasuna sustatzeko gomendioak eta proposamenak, e.a.

Adituek azpimarratzen dute ipuinak ezinbesteko tresna direla, besteak beste, fantasia eta irudimena garatzeko bizitzako lehen urteetan. "Ipuinak aukera eskaintzen diete gure seme-alabei bizitzan garrantzitsuak diren bizipenak modu seguruan esperimentatzeko, bizitzarako garrantzitsuak diren erremintak eskuratzeko. Gurasoekiko lotura afektibo bat eskaintzen diete, barrura begiratzeko aukera bat, irudimena eta jakin-mina pizteko abagunea. Ipuinak sinbolismoz eta jakintzaz beteta daude, eta aukera bat dira guraso moduan gure seme-alabekin bestelako lanketa batzuk egiteko", azaldu dute antolatzaileek.
Gaineratu dutenez, liburuak zein irakurgaiak ezagutzeko, irakurketa sustatzeko eta hausnartzeko, esploratzeko, esperimentatzeko eta gozatzeko denbora hartzeko helburuarekin antolatu dute tailer hau.
Haur Hezkuntzako haurren guraso eta hezitzaileentzat prestatu dute eta tailer praktikoa izango da. "Materiala ezagutu, ikusi, irakurri, esku artean hartu eta liburu bakoitzak sortzen digun hausnarketa partekatzeko gune bat izango da".
Dorlea Kortazar ipuin kontalari eskoriatzarrak gidatuko ditu saioak, eta izena ematea beharrezkoa da. Telefonoz (943 743 525 / 688 710 138) edo e-postaz (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.) eman daiteke izena.

2022 09 20 dorleta kortazar ipuiank kartela elgoibar liburutegia

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza