Umearekin lan egiteko sortutako baliabide bat da hau, baina jakinekoa da, zerbait jasotzeko eman egin behar dela, eta kasu honetan ere, umeek euren emozioez berba egitea nahi dute sustatzaileek, "helduok ere umeekin gure sentimendu eta emozioei buruz berba egitea ezinbestekoa dela-eta". Gaineratu dutenez, beste heldu batzuekin ere erabil daiteke: lankideekin, bikotekidearekin, gurasoekin, lagunekin... baita geure buruekin ere.
Ohartarazi dutenez, Posterren erabilera librea bada ere, erabili nahi dituenak (etxetik haratago) Atxutxiamaikarenak direla adierazi beharko du. "Irudiei ezingo zaie posterra ez den beste erabilerarik eman". Marrazkiak Zaloa Arnaiz Ibarguren ilustratzaileak diseinatu eta sortu ditu.
Posterraren eta bertan ageri diren marrazkien erabilerari buruzko argidibe gehiago www.elgoibarkoizarra.eus webgunean aurkituko duzue.