Birziklapena landu dute Elgoibarko ikastetxeetan

Barren.eus 2022ko eka. 25a, 10:56

MEKA, Elgoibar BHI eta Elgoibarko Ikastola elkarlanean aritu dira Terracycle programan, ikastetxean sortzen diren eskola materialen hondakinak birziklatzen.

Programa honen bidez jasotzen diren eskola-materialak beste material batzuk sortzeko erabiltzen dira, parkeetako mahaiak eta aulkiak adibidez. Ikasturte bukaeran, hiru ikastetxeetako materiala bildu eta TerraCycle enpresari entregatuko diete, eta hondakin kantitatearen truke hainbat puntu jasoko dituzte. Hiru ikastetxeen artean erabakiko dute zein erakundetara bideratuko dituzten puntuak.