Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 06 22 irati de anta selektibitatea nota onenaIrati De Anta Elgoibar BHI Institutuko ikasleak 10etik 9,98 nota atera du unibertsitaterako hautaproba azterketan, eta emaitza horri esker, berea izan da EAEko notarik onena, 12.107 ikasleren artean.

Maltan ikasbidaian zegoela jaso zuen berria, eta aitortu du ikasturte honetan inoiz baino denbora gehiago eskaini diela ikasketei, baina hala ere, izan duela bere zaletasunei tartea egiteko aukerarik. Besteak beste, kirola egiteko eta lagunekin irteteko aukera izan duela adierazi du.

Debako Luzaro eta Mendata BHI ikastetxetatik igaro ostean iritsi zen De Anta Elgoibarko institutura, Batxilergoko bi urteak ikastera. Batxilergoko Zientifikoa aukeratu zuen, biologiaren adarretik. Izan ere, biologia, fisika, kimika eta programazioa dira bere ikasgai kuttunenak, eta horiek guztiak biltzen dituen ikasketak hasiko ditu aurki, Ingeniaritza Biomedikoa ikasiko baitu Bartzelonako Pompeu Fabra unibertsitatean.

∞Lotura duten albisteak:

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza