Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 06 17 IMH sariak sarituakIMH Sarien hogeigarren ekitaldia antolatu du aurten IMH Campusek, eta enpresen parte hartzea berreskuratu dute aurten, pandemiagatik etenda baizuten. Bost lagun saritu dituzte aurten, horien artean bi elgoibartar, Eneko Loiola eta Igor Iriondo.

Ikasle ohi aipagarrienaren saria jaso du Eneko Loiola Txurrukak XX. IMH Sarietan, eta Enpresa-tutore aipagarrienaren saria eskuratu du Javier Varela debarrak. Mikel Otaño Jauregi azkoitiarra saritu dute Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasle aipagarrienarentzako sariarekin eta Iñigo Osa Lekube debarra izan da ikasle aipagarriena, Erdi Mailako heziketa zikloko ikasleen artean. Azkenik, Igor Iriondo Salegik jaso du Ikasle Elgoibartar Aipagarriaren Saria. Ikasleok 300 euro jaso dituzte saritzat. Loiolak eta Varelak, berriz, Makina Erremintaren Museoko oroigarria eta Elgoibarko jatetxe batean dastatzeko menua (bi lagunentzat) jaso dituzte.

 • Eneko Loiola, IMHko ikasle ohi aipagarrienaren saria
IMHtik azaldu dutenez, "ekintzailetzagatik eta egindako ibilbide profesional eredugarriagatik" saritu dute Eneko Loiola elgoibartarra IMHko ikasle ohi aipagarrienaren sariarekin. Loiolan enpresako sortzailea eta jabea da Eneko Loiola. 2004an amaitu zituen Goi mailako Produkzio ikasketak IMH Campusen. Praktikak Etxetarren egin ondoren, lanean jarraitu zuen, handik Egilera pasa zen eta ondoren Ormolara, Azkoitiko moldeetako enpresa batera. Bide honetan CAD-CAMean esperientzia eta ezagutza handitzen joan zen, horretarako IMH Campusen ikastaroak eginez (Cam nx, Cam powermill). Ormolan 10 urtez lanean jardun ondoren aukera ikusi zuen hemengo enpresentzat balio erantsiko mekanizazio enpresa bat sortzeko. Eta, zenbait saiakeraren ostean, 2017an eman zuen pausoa. "Hasiera zailak izan ziren arren, bere buruarengan sinetsita, aurrera egin du eta 5 urteren ondoren doitasunezko pieza egileen artean kokatzea lortu du", azaldu dute. Saria jaso ostean esandako berbetan, ikasten jarraitzeko gomendatu zien Loiolak ikasle diplomatu berriei, eta "gogoa eta ilusioa" azaltzeko esan zien, hala eginez gero esku zabalik izango dituztela-eta enpresak, "berehala antzematen baita elkarrizketa batean".

Ikasketetan eta lan munduan eginiko ibilbidearen berri eman zuen Loiolak IMH Sariak banatzeko ekitaldian:

 • Enpresa-tutore aipagarriena, Javier Varela
Enpresa-tutore funtzioa hainbat urtez "bokazioz eta dedikazioz" modu eredugarrian egin izanagatik saritu dute Javier Varela. Eibarren bizi den debarra, Engranajes Grindeleko produkzio arduraduna izan da bere aurrejubilaziora arte. "Ardura hartu zuenean praktiketako tutorea izatea aukeratu zuen, ikasleekin harreman estua izatea garrantzitsua zela usten zuelako. Luzaro jardun du zeregin horretan. Ikasleei bere burua ezagutu eta etorkizuna aukeratzen laguntzen saiatu da. Dedikazioa, jarraipena, eta IMH Campuseko praktika arduradunarekin izandako koordinazioa eredugarria eta estimatzekoa izan da".
Titulatu berri diren ikasleei esan die "balio handikoak" direla, gure gizartearen etorkizuna direla, beren baitan sinistu dezatela, eta lanbide-heziketako ikasketak beste ikasketa batzuk egin dituztenen aldean oso baliozkoak eta osagarriak direla. Adibidez, ospitaleetan medikuek eta teknikariek eraikitako makinek elkarrekin egiten dituzte lanak, eta bi aldeak beharrezkoak dira herritarrei zerbitzua emateko.

 • Ikasle aipagarria, goi mailan
Mikel Otaño Jauregi azkoitiarra izan da aurtengo Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasle aipagarria. Fabrikazio Mekanikoaren Diseinua ikasi du eta praktikak Ibermátican amaitu ondoren, lanean jarraituko du bertan.

2022 06 17 IMH sariak mikel otano

 • Ikasle aipagarria, erdi mailan
Erdi Mailako heziketa zikloen aldetik, Iñigo Osa Lekube debarra izan da aurtengo ikasle aipagarria. Mantentze Lan Elektromekanikoa ikasi du eta praktikak egin ondoren, goi-mailako Mekatronikako zikloa ikasten jarraituko du.

2022 06 17 IMH sariak inigo

 • Ikasle elgoibartar aipagarria
Eta aurtengo ikasle elgoibartar aipagarria Igor Iriondo Salegi izan da. Goi-mailako mekatronika Industriala ikasi du praktikak egin dituen enpresan lanean jarraitzeko asmoa du. Elgoibarko Udalaren oroigarria jaso du.

2022 06 17 IMH sariak igor iriondo

2022 06 17 IMH sariak loiola

2022 06 17 IMH sariak javier varela

2022 06 17 IMH sariak pergolan

Argazkiak: IMH Campus

 

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza