Mekako ikasleak eta Elgoibarko merkatariak elkarlanean aritu dira ikasleak lan mundura hurbiltzeko ahaleginean

Barren.eus 2022ko eka. 15a, 16:31

Elgoibarko Meka lanbide eskolak herriko merkatarien laguntza jaso du ikasturte osoan zehar, ikasleak lan mundura hurbiltzeko ahaleginean.

Izan ere, administrazio kudeaketako lehen mailako ikasleek enpresa baten sorrerako eginkizunak, enpresa baten antolaketari buruzkoak, salerosketa prozesuak... modu erreal batean ikusteko aukera izan dute herriko zenbait dendatan: Pitxintxu, Ikus optika, Kala loradenda, Garate jantzi denda eta Astigarraga kirol denda. Horregatik dendariei eskerrak eman dizkiete Mekatik.

2022 06 145 elkarlana meka elgoibar PITXINTXU

2022 06 145 elkarlana meka elgoibar CASA ASTIGARRAGA

2022 06 145 elkarlana meka elgoibar GARATE JANTZI DENDA

2022 06 145 elkarlana meka elgoibar IKUS OPTIKA