Elgoibarko Institututik jakitera eman dutenez, Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariak banatzeko ekitaldian gonbidatu zituzten Elgoibarrera etortzera Hezkuntza alorreko bi agintariak, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua eta Gipuzkoako Hezkuntza ordezkari Amaia Urzelai. Gonbidapena onartu ostean, asteon izan dira Elgoibarren, ikastetxea bertatik bertara ezagutzen. Ikastetxetik jakinarazi dutenez, zentroak dituen bi eraikinak ezagutu zituzten bisitan, azken aldian egin dituzten hobekuntza lanak gertutik ikusteko. Zentroaren errealitatea erakusteaz aparte, baina, oraindik dituzten beharrak eta premiak zein diren jakinarazi zieten ikastetxeko arduradunek agintariei. "Oso giro egokian joan da bisita. Gure eskaerak jaso dituzte eta, azkenik, horiei erantzuteko borondate ona eta konpromisoa erakutsi digute", adierazi dute.
∞Lotura duten albisteak: