Barikuan bukatuko da robotika ikastaroan izena emateko epea

Barren.eus 2022ko eka. 9a, 09:15

Elgoibarko Udalak Elhuyarrekin elkarlanean sustatutako Bizilabe Elgoibar aisialdi eskaintzan izena emateko epea ireki du. 2022ko urritik 2023ko maiatzera izango da ikasturtea, eta LH1etik aurrerako ikasleek parte hartu ahal izango dute.

Izena emateko epea barikuan, ekainaren 10ean, amaituko da, eta ondorengo webguneetan eman daiteke izena: Webgune www.bizilabe.elhuyar.eus/elgoibar edo https://doplay.es/robotika-dibertigarria/.

Ekainaren 10etik aurrera, libre geratu diren plazetan izena emateko aukera zabalik utziko da.