Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 06 02 elgoibar ikastola eraikinaIkasturteari amaiera emateko, Ikastolaren Eguna ospatuko dute ekainaren 4an, goizetik eguerdi aldera arte.

Ikastolaren Egunerako antolatu dituzten ekitaldiak 10:30ean hasiko dituzte. Ordu horretan abiatuko dira Kalegoen plazatik kalejiran trikitilariekin eta buruhandiekin, eta ikastolara iritsitakoan adin tarte bakoitzeko umeentzako tailer eta jolasak prest egongo dira. Altxorraren bila, eskulanak eta herri kirolak izango dituzte, besteak beste. 12:30ean Niala magoaren ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da, eta 13:30ean dantza lehiaketa egingo dute. Goiz guztian zehar tonbola, aurpegia margotzeko txokoak, guraso eta umeen arteko jolasak, fotokola... egongo dira.

1962an sortu zuten Ikastola Elgoibarren, eta hortaz, 60 urte betetzen ditu aurten Elgoibar Ikastolak.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza