Zientziak hartu zuen Lekueder zapatuan

Barren.eus 2022ko mai. 23a, 12:07

Elgoibarko umeek zientziaren eta teknologiaren arloan lantzen dituzten proiektuak jendaurrean erakutsi zituzten zapatuan egin zuten Elgoibarko Zientzia Azokaren estreinako ekitaldian, eta asko izan ziren Lekuederren jarri zuten karpara hurbildu ziren herritarrak.

Ikastetxeek eta ikasleek zientzien eta teknologien alorrean egiten duten lana, eta gauzatu dituzten proiektuak, herriari erakustea zen Zientzia Azokaren helburuetako bat, antolatzaileen berbetan, eta bide batez, zientziarekin, teknologiarekin eta berrikuntzarekin lotutako balioak sustatzea eta gizartearen kultura zientifikoa handitzea. Bada, agerian gelditu zen herritarren interesekoa dela zientzia Elgoibarren.

Askotariko 38 postu egon ziren Lekuederren: Elgoibarko ikastetxeetako ikasleen proiektuak, Bizilabe ekimenean parte hartzen duten haurren lanak, Robotika ikastaroko ikasleen lanak, stand profesionalak eta Lanbide Heziketako ikastetxeen eta unibertsitateen erakuslekuak.
Baina azoka ez zen informazioa zabaltzera eta ezagutzara mugatu, parte hartu eta praktikan jartzeko aukera ematen baitzuen. Bederatzi bizipen zientifiko bizitzeko aukera izan zen azokan, eta askok probestu zuten aukera robotikan zein programazioan probak egiteko, 3Dko betaurrekoak janztekoa, NFC teknologia erabilita produktu bat dideinatzeko, edota txinpartak ateratzeko esperimentuak egitekoa, besteak beste.

2022 05 21 zientzia azoka elgoibar zinta mozketa

2022 05 21 zientzia azoka elgoibar lekueder inaug

2022 05 21 zientzia azoka elgoibar lekuderren 1

2022 05 21 zientzia azoka elgoibar lekuderren 3

2022 05 21 zientzia azoka elgoibar lekuderren 4

2022 05 21 zientzia azoka elgoibar lekuderren 5

2022 05 21 zientzia azoka elgoibar lekuderren 6

2022 05 21 zientzia azoka elgoibar lekuderren 7

2022 05 21 zientzia azoka elgoibar lekuderren 7 me

2022 05 21 zientzia azoka elgoibar lekuderren 8 meka

2022 05 21 zientzia azoka elgoibar lekueder IMH

2022 05 21 zientzia azoka elgoibar lekueder 3d bet imh

2022 05 21 zientzia azoka elgoibar lekueder 3d bet

2022 05 21 zientzia azoka elgoibar lekueder IMH 1