Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 03 02 hitzarmena elgoibar udala ikastetxeak 11Elgoibarko Udalak 211.777 euroko dirulaguntza emango die herriko ikastetxeei Bizitzarako prestakuntza euskaraz programaren baitan, 2021/2022 ikasturtean hainbat proiektu eta egitasmo finantzatzeko.

Joan den ikasturtean baino 54.000 euro gehiago dira. Dirulaguntza hori Udaleko Hezkuntza, Gizarte Ongizate, Euskara, Berdintasun, Sustapen Ekonomiko eta Enplegua eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako sailek bideratu dute, betiere, eskolekin adostutako hitzarmenak garatzeko eta sail hauen helburuekin bat datozen ekintzak abian jartzeko. Honela banatu dute dirua:

  • Herri Eskola (30.985,32 euro)
  • Institutua (33.879,87 euro)
  • Ikastola (59.014,88 euro)
  • Meka (14.028,26 euro)
  • IMH (71.981,77 euro)
  • EPA (1.886,90 euro)


Hitzarmena honakoek sinatu dute, besteak beste: Ane Beitia Arriola, Elgoibarko Udaleko alkatea; Jabier Larrañaga Alberdi, Elgoibar Ikastolako zuzendaria; Raquel Aguirre Ormaechea, Herri Eskolako zuzendaria; Iñaki Odriozola Sustaeta, Elgoibarko Institutuko zuzendaria; Ane Alustiza Alustiza, MEKA Lanbide Eskolako zuzendariordea, Ixaka Egurbide Lekube, IMHko zuzendaria eta Estibalitz Arando Ugartetxea EPAko idazkaria. Goiko argazkian ageri dira Kalegoen plazan, hitzarmena sinatu ostean.

 

∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza