Elgoibarko gazteek Elgoibarko lanbide heziketa, unibertsitatea eta industria bertatik bertara ezagutzeko asmoz, Udalak Ekiten Tailerren XIV. jardunaldiak antolatu ditu IMH, Meka, Arreiturre Institutua eta Elgoibar Ikastolarekin elkarlanean.
Martxoaren 9tik 16ra bitartean, Elgoibar Ikastolako eta Arreiturre Institutuko DBHko 4. mailako ikasleek Lanbide Eskolako ikastetxeak bisitatuko dituzte eta bertan ikasten diharduten gazteengandik jasoko dituzte informazioa eta lekukotzak. Era berean, SWISSLAN eta AVS enpresak bisitatuko dituzte eta, enpresako horietako beharginak elkarrizketatuko dituzte, industria-enpresa batek nola funtzionatzen duen ulertzeko. Jardunaldiaren ondoren, dinamika-gogoeta egingo dute Manahmana enpresaren laguntzarekin.
Maiatzaren 2tik 5era bitartean, berriz, Elgoibar Ikastolako eta Arreiturre Institutuko DBHko 3. mailako ikasleek IMHko eta MEKA Lanbide Eskolako ikastetxeak bisitatuko dituzte. Elgoibarko Lanbide Heziketako Ikastetxeek beren instalazioak erakutsiko dizkiete, ikastetxe horietan Lanbide Heziketa nola ikasten den ikusiz eta beren ikastetxeetako ikasleekin bizipenak eta esperientziak partekatuz.