Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 02 10 ikasleak irakurtzen elgoibar ikastolaGaurtik ez da zertan maskararik jantzi kalean, eta bihartik aurrera haurrek ere ez dute maskara jantzi behar izango eskoletako jolastokietan, betiere aire zabalean daudenean.

Espainiako Gobernuak ikastetxeetako jolastokietan maskararen derrigortasunari buruz ateratako dekretuaren nondik norakoak aztertzeko bildu dira, gaur goizean, Jokin Bildarratz eta Gotzone Sagardui, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Osasun sailburuak, hurrenez hurren. Bileraren ostean jakitera eman dute erabakiaren berri: aurrerantzean haurrek ez dutela zertan maskararik jantzi jolastokietan.

Pandemia osoan indarrean egon den neurriak 6 eta 12 urte arteko haurrei eragiten zien bereziki, baina hemendik aurrera 12 urtetik gorakoek bezala jokatu ahal izango dute.
Hain zuzen, gaur sartu da indarrean kalean maskara jantzi beharra agintzen zuen murriztapena.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza