Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 01 28 eibar UEU markeskuaEuskara Sailak matrikularen kostuaren erdia ordainduko die Elgoibarren erroldatutako pertsonei, 150 euroko mugarekin.

Aurreko urteetan bezala, Elgoibarko Udalak diru-laguntzak emango dizkie Udako Euskal Unibertsitateak otsailetik apirilera bitartean Eibarren, Iruñean eta Gasteizen eskainiko dituen ikastaroak (presentzialak eta on-line) egiten dituzten herritarrei.

UEUk honako eskaintza hau egingo du 2022ko udaberrirako:

Matrikulazioa zabalik dago eta irakasleentzako ikastaro homologatuak eskainiko dira. UEUko web orrian (www.ueu.eus) edo UEUko bulegoetan (Bilbo, Eibar, Iruña) egin daiteke.
Euskara Sailaren diru-laguntzei dagokienez, adierazi behar da Udalak matrikularen kostuaren erdia ordainduko diela Elgoibarren erroldatutako pertsonei, 150 euroko mugarekin.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Elgoibarko Udaleko Euskara Sailera jo behar da (943 744 366 edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.).

 • 50. urteurrena
UEUren Udako Ikastaroen 50. edizioa izango da 2022an. Beraz, ospakizun urtea izango dute aurtengoa. Joan den urtarrilaren 27an, esaterako #ElkarEkin topa egiteko elkartu ziren, urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldian. Honako bideoan ikus dezakezue:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza