Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 01 28 zozketa otarra elgoibar BHIBatxilergoko bigarren mailako ikasleek zozketa egin dute Bosko Egunaren harira.

Irakaskuntza ertaineko ikasleek eta irakasleek Bosko Eguna ospatu behar zuten gaur, baina pandemia dela-eta ospakizunik gabe gelditu dira bigarren urtez jarraian.

Elgoibar BHI zentroko Batxilergoko bigarren mailako ikasleek ikasbidaian joan ahal izateko errifak saldu dituzte, eta dagoeneko egin dute zozketa.
12353 zenbakia izan da sariduna (Ordezkoak: 17349 eta 3121). Irabazleak urtarrilaren 30era arteko epea dauka saria jasotzeko, bestela ordezkoengana joko dute. Irabazleak eta ordezko zenbakien jabeek, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi behar dute, eta saritutako txartelaren argazkia bidali. Doña Mercedes, Ziarda harategia eta Esclusivas Gorlak emandako produktuz osatutako otarra da saria, eta antolatzaileek eskerrak eman dizkiete euren laguntzagatik.

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza