Kirol-apustuei eta ausazko jokoei buruzko hitzaldi antolatu dute gurasoentzako

Barren.eus 2022ko urt. 27a, 14:42

“Kirol-apustuak eta ausazko jokoak: zer egin dezake familiak?” izeneko hitzaldia emango dute Elgoibarren otsailaren 7an.

TREBA Gurasoak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza-ekimen berria da, eta gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi- kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu. Ekimen horren barruan guraso eta nerabeentzako interesekoak izan daitezkeen hainbat gairi buruzko hitzaldiak emango dituzte Elgoibarren datozen asteetan.

Kirol-apustuei eta ausazko jokoei buruzkoa izango da aurrenekoa, otsailaren 7an, Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan, 17:30ean. Elebitan izango da eta debaldekoa. Hitzaldiko trebatzailea Estibaliz Ansotegi psikologoa izango da, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, kirol-apustuek eta ausazko jokoek nerabeengan sor ditzakeen arazoen inguruan hitz egingo dute. Parte hartzeko izena eman behar da, honako loturan www.labur.eus/Otsailak7. Gutxienez hamar pertsonak izena eman behar beharko dute hitzaldia egin ahal izateko.
Hitzaldi honetaz gain, honako hauek daude programatuta datozen hilabeteetarako:

  • Martxoaren 17an, haurren eta nerabeen gurasoentzat ‘Bullyng egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu’.
  • Martxoaren 29an, nerabeen gurasoentzat ‘Substantzien kontsumoa. Zer egin dezake familiak?’.
  • Maiatzaren 20an, haurren eta nerabeen gurasoentzat ‘Guraso-banaketa osasuntsu baten alde’.

2022 01 27 treba gurasoak jokoa ELGOIBARsareak