Mendaroko ondare geologiko, espeleologiko eta arkeologikoa ezagutarazteko egitasmoa abian da

Barren.eus 2022ko urt. 21a, 14:40

‘Mendaro herria ezagutzen’ proiektuan sakontzeko helburuarekin, herriko ondare geologiko, espeleologiko eta arkeologikoa ezagutarazteko egitasmoa prestatu du Arno Guraso Elkarteak. Lehenengo ekintza, Mendaroko kobazuloiei buruzko hitzaldia izango da.

Arno Guraso Elkartekooek azaldu dutenez, tokian tokiko curriculuma indartzea jaso zuten euren egitekoetan, eta ‘Mendaro herria ezagutzen’ proiektuan sakontzeko helburuarekin, abiarazi dute egitasmo berri hau, "gure herriko ondare geologiko, espeleologiko eta arkeologikoa ezagutarazteko asmoz". Baloratuko badugu, inguruan duguna ezagutu behar dela filosofia jarraituz, kirolaren, historiaren nahiz zientziaren inguruko ezagutzatik gerturatuko dituzte inguru naturalera, ondorengoen eskutik: Morkaiko Mendizale Elkartearen baitako Leizarpe Espeleologia Taldeko Evaristo Rodriguez, Elgoibarko Hezur Museoko arduradun Jose Julian Marquez, Inma Mugertza hidrogeologoa eta Elgoibarko Fosilen eta Mineralen Museoko arduradunak.

Lehenengo ekintza, urtarrilaren 29an (zapatua) izango da, Trinitate baselizan, 18:30ean. Leizarpe taldeko Evaristo Rodriguezek ‘Piedra y agua. Otra visión de Mendaro’ hitzaldia emango du. Hitzaldia gaztelaniaz izango da, eta Mendaroko kobazuloen irudi eta planoak ikusteko aukera izango da. 10 urtez gorakoentzat gomendatua, eta herri osoari zabaldua.

Proiektu honen barruan sei ekintza antolatu dituzte, ikasturte honetarako, eta ekintza bakoitzaren berri zabalagoa aurrerago emango dutela zehaztu dute.

  1. URTARRILAK 29: Hitzaldi tailerra familientzat, Leizarpe taldeko Evaristo Rodriguezen eskutik, Trinitate baselizan, 18:30ean. ‘Piedra y agua. Otra visión de Mendaro’. 
  2. APIRILAK 30. Teknika bertikalen saioa, Eskola Kirolaren barruan.
  3. MAIATZAK 14. Arkeologia esperimentalari buruzko saioa umeentzat, ingurune naturalean. Elgoibarko Hezur Museoaren arduradun Jose Julian Marquezen eskutik.
  4. Kilimon bailara eta Kilimon errekaren ezaugarriak ezagutzeko irteera, Inma Mugertza hidrogeologoak gidatuta (Eguna lotu gabe dute).
  5. Elgoibarko Hezur Museora bisita (Eguna lotu gabe dute).
  6. MUFOMI Elgoibarko Fosilen eta Mineralen Museora bisita (Eguna lotu gabe dute).

2022 01 21 hitzaldi tailerra mendaro kobazuloak arno