Bideo jolasei buruzko tailerra, otsailaren 1ean

Barren.eus 2022ko urt. 20a, 19:45

Udal Ludotekak, Udal Gaztelekuak eta Elgoibarko Izarrak bideo jolasei buruzko tailerra antolatu dute, Udalaren laguntzarekin.

Haur eta nerabeen gurasoentzako saioa izango, eta besteak beste, gai hau kudeatzeko baliabideak eta tresnak eskainiko dizkiete.

Gehiegizko erabileraren ondorioak aztertuko dituzte eta konexio denbora erregulatzeko argibideak ere emango dituzte. Jostailu erakusketarekin batera egitekoak ziren tailerra, otsailaren 1ean izango da, 18:30ean, Aita Agirreko Areto Nagusian. Emoki izango da gidaria, harreman-ingurune fisiko eta digitalean ongizate integrala sustatzeko lan egiten duen elkartea. Bertan, haur eta nerabeen heldu erreferenteentzat baliabide eta tresna ezberdinak landuko dira, besteak beste.

Interesatuek urtarrilaren 26rako eman behar dute izena labur.eus/mONBq helbidean edota beheko irudian agertzen den QR-aren bitartez. (informazio gehiago elgoibar.eus)

2022 01 20 BIDEO JOLASAK tailerra elgoibar kartela