Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 12 09 imh sarituakIMHko ikasle Abraham Bilbatua, David Liebana, Gorka Eizagirre eta Oihane Baskaranek aurkeztutako lan batek irabazi du lehen saria ETE erronkak ikasgeletan sarietan. (bideoa dauka)

Izarra Centre-ek ekintzailetza sustatu eta gazteak industria mundura gerturatzeko antolatzen duen lehiaketa da ETE erronkak ikasgeletan. Taldeak osatuz, Debabarreneko lau ikastetxetako berrehun ikaslek hartu dute parte, eta horiek 47 lan edo proposamen aurkeztu dituzte. Lehenengo saria Elgoibarko Makina Erreminta Institutuko Abraham Bilbatua, David Liebana, Gorka Eizagirre eta Oihane Baskaran ikasleek osatutako taldeak jaso du, ‘Multicuter saw 3000’ izeneko proposamenagatik. Erabilera anitzeko laban ergonomikoa da aurkeztu duten proposamena. Besteak beste, honako ezaugarriak ditu: aldaketa automatikoa, mozketa elektrikoa, materialen araberako funtzio termikoa, aho (filo) hedagarria, arina, kontsumo-energetiko baxua eta konpaktua. Hainbat gama eskaintzen dituzte gainera. Saritzat Ermuko merkataritzan kontsumitzeko pertsonako 50 euroko txekeak eskuratu dituzte.

Bigarren saria Armagintza Eskolako ikasleek (Txomin Osoro, Ander Urkia eta Josu Eguia) jaso zuten PAM izeneko produktuagatik. Hirugarren eta azkena, berriz, San Pelaio ikastetxeko ikasleek lortu dute Ultimate helmet produktu proposamenarekin. (informazio osoagoa: ermua.es)

Ermuko Udalak antolatzen dituen X. Toki-garapen Jardunaldien baitan banatu zituzten ETEn erronkak ikasgelatan sariak.

•Namibiako Lanbide Heziketako arduradunak IMHn

Sariak eskuratzeaz gainera, Euskal Herriko Lanbide Heziketa sistema eredugarria ere bada beste hainbatentzat. Esaterako, Namibiako Lanbide Heziketako arduradunak euskal lanbide heziketa sistema ezagutzen izan dira Euskal Herrian, eta bisitaldiaren azken egunean IMHko Berrikuntza Aplikatuaren Zentroa (TKgune Fabrikazioa), ETHAZI proiektuetan oinarritutako pedagogia eta Prestakuntza Duala ezagutzen izan ziren. Euskal Lanbide Heziketako Berrikuntza Institututak (TKnikak) gonbidatuta etorri ziren namibiarrak. (informazio osoagoa: imh.eus)

2015 12 09 imh namibia

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza