Kudeaketa aurreratuan Brontzezko A ziurtagiria lortu du IES Elgoibar BHI zentroak

Barren.eus 2021ko abe. 11a, 17:43

IES Elgoibar BHI hezkuntza-zentroak Eusko Jaurlaritzak ematen duen kudeaketa aurreratuaren brontzezko A aitorpena jaso du. Aintzatespen hau lortu duen aurreneko institutua da.

Jaurlaritzak aitorpen horren bidez saritzen ditu kudeaketa-jardunbideetan aurreratuen dauden erakundeak. Hala, aintzatespen honekin praktika aurreratuak dituzten eta bere interes taldeen -bezeroak, pertsonak, akziodunak eta gizartea besteak beste- asebetetze orekatua bilatzen dituzten erakundeak saritzen dituzte. Kasu honetan brontzezko A aitorpena eskuratu du IES Elgoibar BHI hezkuntza-zentroak. Hezkuntza-sektorean CentricFormaciónek eta Vera-Cruz Ikastetxeak ere jasoko dute brontzezko A saria.

Aurtengo edizioan, bost erakundek jasoko dute sari nagusia: Ormazabal y Cía, Bezeroen arloan; Elika Fundazioa eta Santa Maria Ikastetxea, Pertsonen arloan; Somorrostroko Prestakuntza Zentroa, Gizartearen arloan; eta Igualatorio Mediko Kirurgikoa, Estrategian.

Urrezko A jasoko dute honako hauek: Artagango Santa Maria Ikastetxeak eta Maristak Durangok, Osakidetzako Tolosaldea- Erakunde Sanitario Integratuarekin batera.

Era berean hamahiru brontzezko A sari banatuko dituzte, sektoreka.

Bilboko Euskalduna Jauregian eginiko ekitaldian banatu dituzte aintzatespenok, abenduaren13an:   https://www.euskalit.net/gala/online.php

Euskaliteko Ebaluazio Klubeko kideek eginiko kanpo ebaluazioaren ostean eskuratu du aitorpena Elgoibarko institutuak. Sariak aukera ematen dio Euskadiko Kudeaketa Aurreratuko Klubean sartzeko eta klub horretako kide izateko lehendik dauden gainerako erakunde guztiekin batera.

•Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria
EUSKALITek Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuari Saria kudeatzen du, eta helburua da kudeaketa aurreratuenak aitortzea eta kudeaketako praktikarik onenak identifikatzea. Era horretan Euskadiko sare sozio-ekonomikoa Kudeaketa Aurreratua lehiakortasunaren funtsezko elementu gisa ezartzearen garrantziaz sentsibilizatzeko eta erakunde bakoitzaren emaitzak hobetzeko.
Kudeaketa-sistemaren etengabeko hobekuntza eta aurrerapenarekin konpromisoa erakusten duten Euskadiko enpresa, hezkuntza-zentro, osasun-zentroek eta bestelako erakundeek, publikoek zein pribatuek, erdiesten dituzte aintzatespen horiek.

Aintzatespen hauek lortzeko erakundeak bere kudeaketa sistemaren garapen maila jakin bat duela erakutsi behar du. Horretarako, EUSKALITek
Kudeaketa Aurreratuaren Eredua erreferentetzat hartzen duten Kanpo Kontraste eta Kanpo Ebaluazio zerbitzuak eskaintzen ditu.

Zerbitzu bietan, Kanpoko ebaluatzaile talde batek erakunde baten kudeaketaren azterketa orokorra eta sistematikoa egiten du, ikuspegi objektiboa erakutsiz, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren arabera.

EUSKALITeko Ebaluazio Klubak modu altruistan elkarlanean aritzen diren 2.000 zuzendarik eta teknikarik baino gehiagok osatzen dute.

2021 12 13 elgoibar Institutuari saria Euskalit hezkuntzakoak