Zientzia eta teknologiarekin zerikusia duten tailer eta proiektuetan parte hartu ahal izango dute herriko gazteek

Barren.eus 2021ko urr. 22a, 18:40

Zabalik dago DBHko 1. eta 2. mailako ikaslek Elgoibarko Udalak eta Elhuyarrek sustatutako Bizilabe Elgoibarko aisialdi-eskaintzan izena emateko epea.

Zientzia eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa sustatzen dituzte Bizilaben, eta horrekin batera STEM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) ezagutzak garatu eta ekintzailetzara bideratu.

Aurtengoa hirugarren ekitaldia izango da, eta aurreko edizioetan moduan, 10 eta 14 urte bitarteko gazteek zientzia eta teknologiarekin zerikusia duten tailer eta proiektuetan parte hartu ahal izango dute. Ikastaroan zehar, zientzia eta teknologiako hainbat esperimentu egingo dituzte, eta taldean lan eginda sortuko dituzte proiektuak, sektoreko profesionalek gidatuta. Gainera, gazteek eskualdeko beste ikerketa-zentro batzuk eta enpresak bisitatuko dituzte, eta sektoreko profesionalekin harremanak izango dituzte.
Ikasturte osoan arituko dira, 2021eko urritik 2022ko maiatzera bitartean. Saioak astelehenetan eta ostegunetan emangodituzte, 18:30etik 20:00etara, Makina Erremintaren Museoan.
Elgoibarko Udalak Elgoibarko haurrei diruz lagunduko die ikastaroan parte hartzeko:

  • Kuota: 18 euro hilean.
  • Familia ugaria edo guraso bakarrekoa: 10 euro hilean.
  • DSBE: 4 euro hilean.


   Izena www.elgoibar.eus helbidean eman behar da, hemen: https://labur.eus/EojTM


Aurten ere, Covid-19a dela eta, hainbat neurri hartuko dituzte ikastaro hauetan: gela bakoitzean gehienez 15 haur egongo dira, beren monitorea
izango dute, eta haurrek musukoa jantzita joan beharko dute eta eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar dituzte.

2021 10 22 bizilabe zientzia teknologia elgoibar