Guztira 19 skills mota ikusi ahal izan dira Ficoban, eta euskal erkidegoko hainbat ikaslek beraien trebeziak erakutsiko dituzte. Atzo, hilak 19 hasi zen aurtengo ekitaldia eta barikuan bukatuko da. IMHtik ondorengo ikasleek hartu dute parte: Idoia Royo eta Maialen Gorostidi (Mekatronika), Iker Zubeltzu eta Jokin Andorregi (CNC fresaketa), eta Ander Torquemada (CAD diseinu industriala). Meka Lanbide Heziketa eskolatik, berriz, hauek: Maddi Escudero eta Naroa Jimenez de los Galanes (Erizaintza), Noemi Torrejón (galdaragintza), Maddi Etxabe (elektromekanika), eta Antton Gisasola (karrozeria). IMH-k autobusa ere antolatu du goi-mailako zikloetako 1. mailako ikasleek probak zuzenean ikus ditzaten, eta bide batez bere ikaskideak animatzeko.
Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak antolatu du Lanbide heziketako ikasleen artean egingo den EuskoSkills lehiaketa. Lanbide Heziketako edozein ziklotan matrikulatuta dauden ikasleei zuzenduta dago, hau da, Oinarrizko Lanbide Heziketa zein Erdi eta Goi mailako Lanbide Heziketako ikasleentzat, beti ere, txapelketako familia batekin lotuta badago.