Elgoibarko ikastetxeetako Guraso Taldeek eta Udalaren Gizarte Ongizate Sailaren artean sortutako Guraso Formakuntza Taldeak hainbat formakuntza saio antolatu dituzte, adikzioen prebentzio programaren baitan. Saio hauetan, haur eta nerabeen egunerokotasunean babes faktore bilakatzen diren gaiak landuko dituzte, "arrisku faktoreak" murrizteko ahaleginean.
Parte hartzea doakoa da, baina aforoa kontrolatzeko izena eman behar da, ondorengo helbideetan: https://labur.eus/bQkRW (euskaraz) / https://labur.eus/Yz6F9 (elebitan).
Hauek dira ikastaroak:
-
“Gure seme-alaben eboluzio-etapak ezagutzen”
2021/09/25ean. Hitzaldi gelan.
10:00etan gazteleraz ; 15:30ean euskaraz ; 18:30ean gazteleraz -
“Autonomiaz garatu”
2021/09/30ean Hitzaldi gelan.
10:00etan gazteleraz; 15:30ean euskaraz; 18:30ean gazteleraz -
“Mugetan trebatzen”
2021/10/07an Hitzaldi gelan.
10:00ean gazteleraz; 15:30ean euskaraz; 18:30ean gazteleraz -
“Emozioen kudeaketa gaur egunean”
2021/10/21an HHko eta LHko haurren gurasoentzat Aita Agirreko Areto Nagusian. 15:30ean euskaraz; 18:30ean gazteleraz
2021/10/27an DBHko eta BATXIko gazteen gurasoentzat Aita Agirreko Areto Nagusian. 15:30ean euskaraz; 18:30ean gazteleraz -
“Autoestimua, enpatia eta asertibitatea”
0-5 urte 2021/11/04, 11 eta 18 SOTOAN 15:30ean euskaraz; 18:30ean gazteleraz
6-12 urte 2021/11/04, 11 eta 18 Aita Agirreko Areto Nagusian 15:30ean euskaraz; 18:30ean gazteleraz
12-18 urte 2021/11/03, 10 eta 17 Aita Agirreko Areto Nagusian 15:30ean euskaraz; 18:30ean gazteleraz -
“Sare-sozial eta aplikazio erabilienak: onurak eta arriskuak”
2021/12/01ean HHko eta LHko haurren gurasoentzat Hitzaldi gelan. 15:30ean euskaraz; 18:30ean gazteleraz.
2021/12/02an DBH etea BATXIko haurren gurasoentzat Hitzaldi gelan. 15:30ean euskaraz; 18:30ean gazteleraz