Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 09 14 udazkena UEU ikastaroakElgoibarko Udalaren dirulaguntzari esker, UEUren udazkeneko ikastaroak erdi prezioan egiteko aukera izango dute elgoibartarrek. Dirulaguntzak eskatzeko azken eguna urriaren 29a izango da.

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) prest ditu udazkeneko ikastaroak. Interesdunek HAZen, Herritarren Arreta Zerbitzuan eska ditzakete laguntzak, edota telematikoki Udalaren webguneko Herritarren Atarian. Ikastaroak Bilbon, Iruñean eta Eibarren izango dira, aurrez aurre zein on-line.

UEUtik jakitera eman dutenez, azken urteetan bezala, eskaintza zabala egin dute online nahiz ikasgelako euskarazko goi mailako formakuntzan. Euskara ez sexista, online bileratako komunikazioa, segurtasuna sarean eta hizkuntzen irakaskuntza LHn dira landuko dituzten gaietako batzuk.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza