Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 07 06 imh ekintzailetza saria eyeon taldeaLangileen segurtasuna hobetzeko osagai elektronikoz hornitutako orgatilla bat sortzeko Eyeon izeneko proiektuak eskuratu du IMH ekintzailetza saria. Aurtengo ekintzailetza sarira 11 proiektu aurkeztu dira.

Proiektu irabazleari dagokionez, EYEON proiektuaren ekarpena izan da osagai elektronikoz osatutako ekipoa orgatilari atxikitzea ingurunea hobeto ikusteko eta lan-istripuak ekiditeko. Kit hau 120 graduko ikuspen kamera batez osatuta dago, posizio sentsoreak eta guztiak HMI pantaila batera konektatuta daude (Human Machine kaptatzailea eta, beharrezkoa balitz, edozein oztopo detektatu). Enpresa baten kitak osatzen dituzten elementuak wifi bidezko plataforma batera konektatuta egongo dira. Enpresa plataforma horretan sartu egingo da mantentze-lanak egiteko, datuak biltzeko eta 4.0 industriarekin lotutako aurrerapenak egiteko.

IMHko lanbide heziketako eta Ingeniaritza Dualeko ikasleek 11 proiektu aurkeztu dituzte aurtengo ekintzailetza sarira. Irabazlea, esan bezala, EYEON proiektua izan da, Ingeniaritza Dualaren Graduko Alatz Landeta, Ana Garcia, Ander Zapata, Diego Jiaxiang Zhou, Ibon Alvarez eta Iván Gamartsa ikasleez osatutako taldeak (goiko argazkian) aurkeztutako proiektua, eta 300 eurotako saria eskuratu dute, -Elgoibarko udalak emandako erosketa bonoak, Txankakuako saltoki eta zerbitzuetan gastatzeko-.

IMHtik gogora ekarri dute azken 8 urteetan dabiltzala gazteen ideia-industrialak sustatu eta gauzatzeko lanetan, Elgoibarko Udalarekin eta hainbat enpresa industrialekin elkarlanean, ideia industrial bat gauzatzea ez dela bide erraza zehaztu badute ere.

2019tik IMHk eta UPTEK oinarri teknologikoko enpresen eta startup-en elkarteak estrategia honetan bat egin dute eta ildo honetatik "Hezkuntza eta industria arloan ekintzailetza sustatzeko foroa" eta Ekintzailetza sariak antolatzen dituzte elkarlanean.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza