Hainbat erreminta erabiliko dituzte robotak, bideo-jokoak edo asmakizun teknologikoak sortzen, diseinatzen, eraikitzen eta programatzen ikasteko, besteak beste: Lego Wedo, Lego Mindstorms, Makeblock, Fischertechnik, Jimu, Neuron, Microduino, Arduino, Littlebits, Scratch, Kodu, Code, Unity edo Tinkercad.
Urriaren 8tik maiatzaren 27ra izango da ikastaroa, barikuetan, 17:00etatik 18:30era, IMHn. Elgoibartarrek hilean 36 euroko kuota ordaindu beharko dute, eta Elgoibarren erroldatuta ez daudenentzako prezioa hilean 66 eurokoa izango da. Familia ugariek hilean 10 euro ordainduko dituzte eta lau euro hilean Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenek.
Covid-19a dela eta, hainbat neurri hartuko dituzte: neska-mutilek maskara jantzi beharko dute, eta gehienez 15 lagun sartu ahalko dira gela bakoitzean. Hiru gela egokituko dituzte robotikarako, eta gela bakoitzak bere monitorea izango du. Ume bakoitzak ordenagailu bat, robot bat, mahai bat eta aulki bat izango ditu, eta mahai guztien artean segurtasun tartea bermatuko da.
- Interesatuek lotura honetan eman dezakete izena: http://bit.ly/robotikaelgoibar.