IMH Sariei dagokionez, Arkaitz Altzibar Eizagirre zumaiarra izan da aurtengo Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasle aipagarria. Fabrikazio Mekanikoaren Produkzioaren Programazioa ikasi du, eta lan-praktikak Itziarko enpresa batean egin ondoren, bertan lanean jarraitu du. Erdi Mailako heziketa zikloetan, berriz, Alberto Arribas Luque soraluzearra izan da aurtengo ikasle aipagarria. Mekanizazioa ikasi du eta Praktikak Bergarako enpresa baten egin ondoren, goi-mailako ziklo bat ikasten jarraituko du. Eta aurtengo ikasle elgoibartar aipagarria Hodei Lemos Bao izan da. Mantentze Lan-elektromekanikoa ikasi du eta berak ere goi-mailako zikloa ikasten jarraituko du. Hodeik Elgoibarko Udalaren oroigarria jaso zuen sari banaketa ekitaldian. Saridun bakoitzak 150 euroko boltsa jaso du.
IMHko ikasturte amaierako ekitaldiak irudietan