Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 05 20 EnekoAzkarate ZuriñeMaguregi komunikazioa udalekuaKamera aurrean nola jarri, fotokazetaritza, youtuber izateko gakoak, podcastak nola egin, benetako albisteak eta faltsuak nola identifikatu… Gazteentzako Komunikazio Udalekuetan landuko dituzten gaietako batzuek dira.

Komunikazio Udaleku Irekiak (KUI) antolatu dituzte, lehen aldiz, Goiena Komunikazio Taldeak eta Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio graduak, DBH-4ko eta Batxilergoko lehen mailako gazteentzat.

Astebete iraungo dute eta goizez egingo dira, Mondragon Unibertsitateak Aretxabeletan duen Komunikazio campusean. Bi txanda egingo dituzte, astelehenetik ostiralera. Lehena, uztailaren 5etik 9ra eta, bigarrena, 12tik 16ra; biak ala biak, 09:00etatik 13:30era.

Udalekuen helburua izango da gazteak modu kritiko, praktiko eta dibertigarrian hurbiltzea komunikazioaren mundura. Horretarako, besteak beste, honako gai hauek jorratuko dituzte: kamera aurrean nola jarri, fotokazetaritza, youtuber izateko gakoak, podcastak nola egin, benetako albisteak eta faltsuak nola identifikatu… Izena emateko www.goiena.eus/bereziak/udalekuak atarian sartu behar da. Informazio gehiagorako Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora idatzi edo 600 046 689 telefonora deitu daiteke.

Mondragon Unibertsitateko irakasleek eta Goienako profesionalek hartuko dute parte komunikazio udaleku ireki horietan. Era berean, landuko diren gaietan ezagunak direnek eta eskarmentua dutenek emango dituzte master-eskolak: Aiora Mujika @probatxoa youtuberrak; Ainhoa Vitoria komunikatzaile eta Gazteako irrati esatariak; eta Goiena Komunikazio Taldeko Xabier Urzelaik, mojo edo eskuko telefono adimendunekin ekoiztutako ikus-entzunezkoen edukietan adituak.

Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 18ra arte, eta prezioa 125 euro da. Plaza mugatuak izango dira; txanda bakoitzean, gehienez ere, 25 lagun elkartuko dira. COVIDak eskatzen dituen segurtasun neurri guztiak beteko dira udalekuetan.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza