'Patio inklusibo baterantz' hitzaldia antolatu du Mendaron Arno Guraso Elkarteak

Barren.eus 2021ko mai. 5a, 13:27

Patioaren inguruko gogoeta parte-hartzailea sustatzeko ahaleginaren barruan beste herri batzuetako ereduak aurkezteari ekin dio Arno Guraso Elkarteak blogean (arnogurasoelkartea.eus). Gaiaren inguruan sakontzeko, solasaldi bat ere antolatu dute eguen honetarako, maiatzaren 6rako.

Solasaldia San Agustin kultur gunean izango da 18:30ean hasita.

Antzeko hausnarketa prozesuak martxan jarri dituzten beste hiru herritako ordezkariak gonbidatu dituzte: Zumaiako Herri Eskolako zuzendari Antxon Etxeberria, Azpeitiko ikastolako aholkulari Mikel Olaizola, Zumaiako patioko obrako exekuzio zuzendaria eta Zarauzko Balurdin guraso elkarteko kidea.

Hiru gonbidatuekin batera Arno Guraso Elkarteko kide batek ere parte hartuko du: Javi Muñozek. Gogoeta prozesua abiatzeko batzordea eratua dago Mendaron, eta Udalean ordezkaritza duten hiru alderdietako ordezkariek, Ikastolakoek, Ongizate Saileko eta Kulturako teknikariek, Arno Guraso Elkartekoek eta patioaren ohiko erabiltzaile batek osatzen dute.

2021 05 05 patio inklusiborantz solasaldia kartela