Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 04 08 imh klaseetara itzuli fabrikan elgoibar

Elgoibarko gazteek Elgoibarko lanbide heziketa, unibertsitatea eta industria aurrez-aurre ezagutzeko helburuarekin Elgoibarko Udalak XIII. Ekiten Tailerrak antolatu ditu, IMH, Meka, Arreiturre Institutua eta Elgoibar Ikastolarekin elkarlanean.

 

Apirilaren 12tik 16ra, DBH3ko Arreiturre eta Elgoibar Ikastolako ikasleek IMH eta MEKA bisitatuko dituzte, bertako ikasleek zer eta nola ikasten duten ezagutu ahal izateko eta Ikastetxe hauen eraikinak nola diren ikusteko.

Apirilaren 19tik 23ra, DBH4ko ikasleen txanda izango da. Beste urteetan Elgoibarko enpresa industrial bat bisitatzen zuten hango langileen lana ezagutzeko, baina pandemia dela eta, aurtengo formatua aldatu egin dute: Aurten Elgoibarko enpresa ezberdinetako langileak aukeratu dituzte, eta bideo bidezko elkarrizketak egin dizkiete, beraien lana azaltzeko. Sortutako materiala DBH4ko ikasleei erakutsiko diete beraien geletan, eta Manahmana enpresaren laguntzarekin dinamika-hausnarketa egingo dute.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza