Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 03 24 hitzarmena elgoibar udala ikastetxeakBizitzarako prestakuntza euskaraz programaren barruan, ia 168.000 euroko dirulaguntza emango die Elgoibarko Udalak herriko ikastetxeei, 2020/2021 ikasturtean hainbat proiektu eta egitasmo finantzatzeko.

Gaur goizean sinatu dute hitzarmena eta ekitaldian ondorengoek parte hartu dute: Ane Beitia alkateak, Maialen Gurrutxaga Euskara eta Gazteriako zinegotziak, Jabier Larrañaga Elgoibar ikastolako zuzendariak, Raquel Agirre Herri Eskolako zuzendariak, Iñaki Odriozola Arreiturre Institutuko zuzendariak, Jose Mari Beristain MEKA Lanbide Eskolako zuzendariak, Ixaka Egurbide IMHko zuzendariak eta Imanol Basagutxibeaskoa EPAko zuzendariak.
Hona hemen ikastetxeek jaso dituzten dirulaguntzak.

  • Herri Eskola (27.232,25 euro)
  • Institutua (18.592,29 euro)
  • Ikastola (47.120,68 euro)
  • Meka (10.365,6 euro)
  • IMH (63.546,94 euro)
  • EPA (900 euro)

Diru-laguntza Udaleko Hezkuntza, Gizarte Ongizate, Euskara, Berdintasun, Sustapen Ekonomiko eta Enplegua eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako sailek bideratu dute, betiere, eskolekin adostutako hitzarmenak garatzeko eta sail horien helburuekin bat datozen ekintzak abian jartzeko.

∞Lotura duten albisteak:

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza