Laguntzak, UEUko ikastaroetan parte hartzen dutenentzat

Barren.eus 2021ko mar. 15a, 15:16

Elgoibarko Udalak diruz lagunduko die UEU Udako Euskal Unibertsitateak Eibarko, Iruñeko eta Gasteizko egoitzetan udaberrian eskainiko dituen ikastaroak egiten dituzten herritarrei.

Udalak matrikularen erdia ordainduko die Elgoibarren erroldatutakoei. Ikastaro guztiak ikasleentzako homologatuak dira eta matrikulaldia zabaldu du dagoeneko UEUk. Informazio gehiagorako edo ikastaroren batean izena emateko bi aukera daude: online UEUren webgunean (www.ueu.eus) edo UEUren Eibarko, Iruñeko eta Gasteizko bulegoetan aurrez aurre. 

Elgoibarko Udalaren Euskara Sailaren dirulaguntzei dagokienez, aditzera eman behar da, Udalak matrikularen erdia diruz lagunduko diela Elgoibarren erroldatuta dauden herritarrei.

Informazio gehiago lortu nahi dutenek Elgoibarko Udalaren Euskara sailera jo beharko dute (943 744 366 euskara@elgoibar.eus).

IKASTAROAK

Martxoko ikastaroak: izen ematea zabalik!

  • Gure eskola hezkidetzen. (online) info+
  • Taldeak eta eraldaketa: bidelaguntza ezagutzen. (aurrez aurrekoa) info+
  • Hezkuntza teknologikoa: teknologiari buruz ikasi ez duzuna. (aurrez aurrekoa) info+
  • Ahoskera laborategia: zuzentasunari, egokitasunari eta naturaltasunari buruzko saioak. (aurrez aurrekoa) info+
  • Hitz Adina Mintzo zikloa: Pirinioetako euskalkiak info+

Apirilerako aurreikuspenak: info+

  • Eskolak naturan hezi
  • Bideogintza ikastaroa (Bideo didaktikoen grabazioa eta edizioa)
  • Zer ebaluatu hizkuntza batean? Nola ebaluatu?
  • Matematikak eskuratzeko zailtasunak: Diskalkulia.

JARDUNALDIAK

  • Komunitateak eta bizi eredu berriak ehunduz. (Gasteiz, 2021-02-26) info+
  • Natur Zientzien IV. Topaketa: Itsumustuka. (Iruñea, 2021-04-17/18) info+

Ikusi hemen Udaberriko eskaintza osoa: 2021 UEUdaberria


MATRIKULAZIOA

  • Dagoeneko irekita dago, eta irakasleentzat homologatutako ikastaroak eskainiko dira.
  • UEUren webgunean www.ueu.eus edo UEUren bulegoetan (Bilbo, Eibar, Iruñea).
  • COVID-19aren izurrite egoeran ikastetxeek jarraitu beharreko prebentzio-, segurtasun- eta higiene-neurri berdinak jarraituko dira gure egoitza eta jardueretan. Hona argibideak: UEUren prebentzio-neurriak.

UEUk aurtengo udaberrirako antolatu dituen ikastaroei buruzko informazio gehigarria nahi dutenek Udako Euskal Unibertsitatearen webgunean (www.ueu.eus) izango dute eskura. Eibarren programatutako ikastaroak, bestalde, Isasi-Markeskoa jauregian emango dira (telefonoa: 943 821 426, markeskoa@ueu.eus).