Udalak dirulaguntzak emango dizkie UEUren udaberriko ikastaroetan parte hartzen duten elgoibartarrei

Barren.eus 2021ko ots. 9a, 16:12

Elgoibarko Udalak diru-laguntzak emango dizkie Udako Euskal Unibertsitateak otsailetik maiatzera bitartean emango dituen ikastaroetan parte hartzen duten herritarrei.

Aurreko urteetan egin izan duten moduan, Elgoibarko Udalak dirulaguntzak emango dizkie Udako Euskal Unibertsitateak, Eibarko, Iruñeko eta Gasteizko egoitzetan, otsailetik maiatzera bitartean, emango dituen ikastaroak egiten dituzten herritarrei. Aipaturiko egoitzetan izango dira hainbat ikastaro, baina online egitekoak ere badaude.

Elgoibarko Udalaren Euskara Sailak matrikularen kostu osoa ordainduko die Elgoibarko ikasleei, langabeei, pentsiodunei eta jubilatuei. Horretaz gain, matrikularen kostuaren erdia ordainduko die lanean diharduten pertsonei.
Hona hemen UEUk 2021eko udaberrirako prestatu duen eskaintza:

Otsaileko ikastaroak: azken plazak!

Martxoko ikastaroak: izen ematea zabalik!

Martxotik aurrera emateko:

  • Bideogintza ikastaroa (Bideo didaktikoen grabazioa eta edizioa).  (aurrez aurrekoa) info+
  • Zer ebaluatu hizkuntza batean? Nola ebaluatu?  (online) info+
  • Matematikak eskuratzeko zailtasunak: Diskalkulia. (aurrez aurrekoa) info+
  • Eskolak naturan hezi.  (aurrez aurrekoa) info+
  • Bizidun bila I. Non daude eta nola ikus ditzakegu? Odonatu, tximeleta, anfibio eta narrastiak.  (aurrez aurrekoa) info+
  • Diziplina positiboa: zigorrik eta saririk gabeko heziketa eredua.  (aurrez aurrekoa) info+
  • Eman hitza zure ikerketari. (aurrez aurrekoa) info+

Dagoeneko irekita dago matrikulazioa (informazio osoagoa hemen), eta irakasleentzat homologatutako ikastaroak emango dituzte. UEUren webgunean www.ueu.eus edo UEUren bulegoetan (Bilbo, Eibar, Iruñea) burutu daiteke.

Informazio gehiago lortu nahi dutenek Elgoibarko Udalaren Euskara sailera jo beharko dute (943 744 366 euskara@elgoibar.eus).