Eta erronka horri erantzuteko 'Mendaro herria ezagutzen' egitasmoa jarri zuten martxan. Mendaron herrigintzan lanean ari diren elkarte eta norbanakoak aurkeztu nahi dituzte, eta era berean, umeen parte-hartzea sustatu herrigintzan, eta horretarako, herriko eragileak elkarrizketatzeko aukera eman diete herriko neska-mutilei. Dagoeneko hiru bideo pilula sortu dituzte eta Arno Guraso Elkartearen webgunean eta haren sare sozialetan daude hirurak ikusgai. Euskaraldiaren harira, Euskara Batzordekoak elkarrizketatu zituzten haurrek; Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunean, Tratu Onen Aldeko Taldekoak elkarrizketatu zituzten, eta orain hurrengo, Aitor Etxeberria herriko margolari eta eskulturagilearekin izan dira.