Antzerki emanaldia eta truke azoka izan dituzte Mendaron asteburuan

Barren.eus 2020ko abe. 21a, 09:58

 

Mari Domingi sorgintzat hartu zuen gaizkile batek zakua lapurtu zion Olentzerori, eta haren bila jardun ziren ordu t'erdi inguruko emanaldian, Mari Domingi bera, Olentzero eta Galtzagorri. Antzerki  musikatua izan zen eta gogotik gozatu zuten familiek. Domekan, berriz, erabiltzen ez zituzten jostailuak trukatzen jardun ziren Mendaroko haurrak Mañuskako etxeen aterpeetan. Arno Guraso Elkarteak sortu zuen ekimena, estreinako aldia zen egiten zutena eta arrakasta izan zuen ekimenak. Aurrez, bi egunez, opariak batzen jardun ziren Arnoko Ekintzak taldekoak Ikastolan eta Herriko Enparantzan, eta jakinarazi dutenez, 63 familia inguruk eman zituzten jostailuak trukerako. Ekimenak izan duen arrakasta ikusita, aurrerantzean trukerako ekintza gehiago egitea aztertzen ari direla aurreratu dute antolatzaileek.

 

2020 12 21 antzerkia olentzero mendaro 

2020 12 20 jostailuak truke bizikleta azoka

2020 12 20 azoka truke ilarak mendaron

2020 12 20 jostailuak truke azoka mendaron