“Maskulinitateak hezkuntza ez-formaletik irauliz” ikastaroa emango dute urtarrilean Elgoibarren

Barren.eus 2020ko abe. 11a, 11:04

Elgoibarko hezitzaile eta DBHko irakasleentzako ikastaroa antolatu du Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak, Hiruki Larroxarekin elkarlanean: “Maskulinitateak hezkuntza ez-formaletik irauliz”.

Ikastaroa urtarrilaren 13, 14, 20 eta 21ean emango dute, 9:30etik 12:00etara Aita Agirre kulturgunean. Egun horietan, parte-hartzaileek honako gaiak landuko dituzte, besteak beste:

Genero sistemaren eraikuntza historikoa eta deseraikuntza kritikoa.
Maskulinitate hegemonikotik, maskulinitate posible eta justuetara.
Hezitzaileek haur eta gazteekin esku-hartzeko begirada fintzen eta horretarako tresnak.
Hezkidetza hezitzaileon eguneroko lanean txertatzen.

Plazak mugatuak izango dira, beraz parte hartu nahi dutenek, abenduaren 29a baino lehen eman beharko dute izena berdintasuna@elgoibar.eus helbidera idatziz, edota 943 741 050 (luzapena: 306) telefonora deituz.
Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak antolatu du Hiruki Larroxarekin elkarlanean. Sistema cisheteropatriarkala irauli eta jendarte eraldaketarako pentsamendu eta praktika transfeminista eta kritikoa sustatzea bilatzen duen kooperatiba da Hiruki Larroxa.

2020 12 11 maskulinitateak elgoibar hiruki larroxa kartela